miércoles, 17 de enero de 2007

Ipuin Multimedia (2)

Hemen jarraitzen dut zuekin ipuin multimediaren sekretu guztiak kontatzeko! Aurrekoan aipatu dizuedan bezala ipuinaren aukeraketa egokia egin behar da, behin ipuina aukeratu dugula berau Power Point formatura pasa behar dugu. BAINA ordenagailuarekin jolasten hasi aurretik zuen ipuina nolakoa izango den ondo pentsatu, hau da zein gidoi jarraituko duzuen, ipuinean hitzez-hitz jartzen duena, zuek asmaturiko elkarrizketak, narratzaile bat bakarrik dagoen ipuina,... Behin hori finkatuxamar duzuela (beti aldaketak egon daitezke) dena ordenagailura pasatzen hasiko gara. Horretarako: - Ipuineko argazkiak eskaneatu eta diskoan gorde.(kontuz, marrazkiek normalean leku asko hartzen dutela!) - Power point-ean badakizue moldatzeko errazena "Plantilla en Blanco" hartzea dela eta bertan marrazkia eta nahi dena sortu. Beraz plantilla horren barruan marrazkiak jarri (Insertar imagen eginaz) eta bere gainean nahi ditugun aldaketa guztiak egin ahal izango ditugu.
  • Elkarrizketak sartu bokadilloen bidez
  • Testua gehitu marrazkiaren inguruan (narratzailearen esanak adibidez)

Marrazki guzti hauei gainera mugimendua eman diezaiekegu, eta oso interesgarria da ematea, askoz ere ipuin biziagoa geratuko baitzaigu!! Ondorengo saioan azalduko dizuet nola jarri mugitzen diren irudiak!

No hay comentarios: