Hau izango duzue nire aldetik power pointeko azken kontsejuen bilduma, burura berririk etortzen ez zaiten bitartean behintzat.
Power pointen behin irudiak eta mugimendua ongi jarrita dituzula narrazioa eta musika sartu behar diozu. Hau gertatzen da, nire kasuan behintzat, azkenean zatirik pisuena. Nik programak ematen duen aukerarekin zailtasunak izan nituenez, nik erabilitakoa azalduko dizuet baliogarri izango zaizuelakoan. Hori bai, posibilitate bat besterik ez da.
Kontseju desberdinak dauzkat eta ordenean joaten saiatuko naiz:
Behin diapositibak eginik daudela narrazio guztia idatzirik edukitzea komeni da, diapositibatik diapositibara eta barneko mugimendu guztiak narrazioarekin batera egoki sinkronizatu ahal izateko. Horretarako Presentación -- Ensayar Intervalos aukeratu eta bertan narrazioa irakurtzen ari garen bitartean diapositibak pasatzen joan eta jada denbora zuzenean grabaturik geratuko zaio.
Diapositiba barneko mugimendua, aldiz, banan banan egin beharko duzue, pazientzi pixkat eta kronometro baten laguntzaz hobeto.
Hau bukatua duzuenean narrazioa grabatzen hasiko gara. Nik esan dizuedan bezala lehen, beste metodo bat erabili nuen, grabagailu digital bat.
Grabatzeko:
Ordenagailuan aurkezpena jarririk nuela eta aukeraturiko musika ere fondo bezala nuela idatzirik nuen narrazioa irakurri nuen, kontu handia izanda aurkezpeneko mugimenduekin.
Grabaketa egin ondoren hau ordenagailura pasa nuen berak zekarren programa bati esker.
Eta orain zertxobait konplikatu zen istorioa.
Power point-ak ez du sonidoko edozein formatu onartzen, hobe esanda formatu bakar bat onartzen du, Mp3 a. beraz nire grabagailuko dokumentua formatuz aldatu behar izan nuen, zaila dirudien arren google-en bitartez (ikusten duzuen eran nire aingeru guarda da kasu askotan) programa bat topatu nuen Slice, softonik-en bidez doain lortu nuena. Behin artxiboari formatua aldatu ondoren oso erraza da insertar sonido de archivo egin lehenego orrian eta YASTA!
hori bai kontutan hartu lehenengo orri horretan mugimenduak jarririk badituzue sartzeko ordenean soinua lehenengo jarri behar duzuela, bestela mugimendu guztiak amaitu arte ez da soinua hasiko.
Bueno, espero dut zeozer behintzat lagunduko nizuela, ZORTE ON eta ea ipuin polit politak egiten dituzuen!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario