lunes, 15 de enero de 2007

Ipuin Multimedia (1)

Power Point-aren bidez, seguraski dagoeneko ikusiko zenuten bezala, izugarrizko marabillak egin daitezke. Baina beti gure mugak kontutan izan behar ditugu. 1. Pausu garrantzitsua ipuin egokia aukeratzea izango da. Eta betiko galdera zein da egokia? Hor bakoitzak bere gustuekin jokatu behar du, euskal ipuin tradizionalak, makila kixki, lau anaiak... izan daitezke, edota hain ezagunak diren marrazki bizidunetan oinarrituriko ipuinak, Sin Chan, Doraemon, Bratz edota horrelakoak. Momentuan ñoñoak eta gustu gutxikoak iruditu arren gero lana asko erraz dezakete. Kontutan izan zuen gustukoa izan behar duela, zuek egongo baitzerate etengabe hurrengo bi asteetan ipuina behin eta berriz irakurriaz. Nik oso garbi nuen marrazki berezixamarrak nahi nituela eta horregatik jo nuen udal-liburutegira. Zertxobait egunerokotasun horretatik atera ahal izateko. Baina ipuina aukeratzerako garaian ez da bakarrik estetika kontutan izan behar, ondorengo datu hauek ere begiratu behar ditugu:
  • Marrazkiak eta narrazioa separaturik izatea.Hau da, bakoitza orrialde desberdinetan egon daitezela. (Ondoren power-point-ean marrazkiak editatzerakoan errazagoa izan dadin)
  • Kolore biziak eta marrazki garbiak izatea. (Marrazki horiek eskaneatu egin behar baitituzu ordenagailuan sartu ahal izateko)
  • Elkarrizketa pixka bat izatea. (nire iritziz, narratzaileak bakarrik hitz egiten duen ipuina aspergarrixamarra izan daiteke haurrentzat.)
  • Luzera egokia izatea, ez oso luzea ezta oso motza ere.
  • Marrazkiak ahal izanez gero apaisatuan izan daitezela. (Eta hau niri gertatu zitzaidan behin erabakia harturik nuenean eta nire lanarekin oso gustura nengoenean ipuineko marrazkiak bertikalean zirela konturatu nintzen power-pointaren ohiko formatua aldatzen duelarik. Ez da oso oztopo handia baina oztoporik ez baldin badago hobe.

No hay comentarios: