martes, 23 de enero de 2007

Web orria Front Page (1)

Kaixo berriz ere, Zer moduz joan dira San Sebastianak? energiaz beteak berriro ere lanean jarraitzeko? Gaur Frot Page programara hurbilketa egingo dugu, eta benetan esaten dizuet, hasiera batean erabat arrotza eta zaila dirudien arren, pare bat saioetan basikoena menderatuko duzuela, niri ere hori gertatu zitzaidan. Lehenik eta badaez bada ere hemen jartzen dizuet apunte oso onak dauden web gune bat, nire laguntza nahikoa ez balitz bertan ere begira dezazuen: www.asptutor.com/frontpage/1.asp ta hurrengoan nire azalpenak!!

viernes, 19 de enero de 2007

Perugiako Jazzaldia

Nire dokumentuen artean Perugiako Jazzaldiko bideo txiki hau aurkitu dut, ideia bat egin zaitezten. Gero lanera bueltatu beharko gera web orriarekin hasteko!!

jueves, 18 de enero de 2007

parentesi eder bat

Hurrengo gaiarekin bete betean jarraitu aurretik eta pixka bat erlajatzeko, Italiko paisai polit hau jartzen dizuet, Italia erdian dagoen hiritxo batekoa da, Perugia. Leku ederra udaran joateko, europa osoan ezaguna den Jazzaldi eder bat baitu! Donostiarra izanik onartu behar det hemengoa baino askoz hobea dela, sentitzen det. http://farm1.static.flickr.com/148/361932271_37a2edcee8_m.jpg

miércoles, 17 de enero de 2007

Ipuin Multimedia (4) Soinua

Hau izango duzue nire aldetik power pointeko azken kontsejuen bilduma, burura berririk etortzen ez zaiten bitartean behintzat. Power pointen behin irudiak eta mugimendua ongi jarrita dituzula narrazioa eta musika sartu behar diozu. Hau gertatzen da, nire kasuan behintzat, azkenean zatirik pisuena. Nik programak ematen duen aukerarekin zailtasunak izan nituenez, nik erabilitakoa azalduko dizuet baliogarri izango zaizuelakoan. Hori bai, posibilitate bat besterik ez da. Kontseju desberdinak dauzkat eta ordenean joaten saiatuko naiz: Behin diapositibak eginik daudela narrazio guztia idatzirik edukitzea komeni da, diapositibatik diapositibara eta barneko mugimendu guztiak narrazioarekin batera egoki sinkronizatu ahal izateko. Horretarako Presentación -- Ensayar Intervalos aukeratu eta bertan narrazioa irakurtzen ari garen bitartean diapositibak pasatzen joan eta jada denbora zuzenean grabaturik geratuko zaio. Diapositiba barneko mugimendua, aldiz, banan banan egin beharko duzue, pazientzi pixkat eta kronometro baten laguntzaz hobeto. Hau bukatua duzuenean narrazioa grabatzen hasiko gara. Nik esan dizuedan bezala lehen, beste metodo bat erabili nuen, grabagailu digital bat. Grabatzeko: Ordenagailuan aurkezpena jarririk nuela eta aukeraturiko musika ere fondo bezala nuela idatzirik nuen narrazioa irakurri nuen, kontu handia izanda aurkezpeneko mugimenduekin. Grabaketa egin ondoren hau ordenagailura pasa nuen berak zekarren programa bati esker. Eta orain zertxobait konplikatu zen istorioa. Power point-ak ez du sonidoko edozein formatu onartzen, hobe esanda formatu bakar bat onartzen du, Mp3 a. beraz nire grabagailuko dokumentua formatuz aldatu behar izan nuen, zaila dirudien arren google-en bitartez (ikusten duzuen eran nire aingeru guarda da kasu askotan) programa bat topatu nuen Slice, softonik-en bidez doain lortu nuena. Behin artxiboari formatua aldatu ondoren oso erraza da insertar sonido de archivo egin lehenego orrian eta YASTA! hori bai kontutan hartu lehenengo orri horretan mugimenduak jarririk badituzue sartzeko ordenean soinua lehenengo jarri behar duzuela, bestela mugimendu guztiak amaitu arte ez da soinua hasiko. Bueno, espero dut zeozer behintzat lagunduko nizuela, ZORTE ON eta ea ipuin polit politak egiten dituzuen!!!

Ipuin Multimedia (3) GIFak

Agindu bezala mugimendua duten imagin horiek zer diren eta nola sar ditzakezuen esango dizuet. Zaila dirudien arren tontokeri bat dira, hau da, uste baino askoz ere errazago egingo duzela.
Egokiena zuen ipuinarekin eta marrazki motarekin bat datorren GIFak jartzea duzue onena, horregatik esaten nizuen hasieran agian ez dela txorakeri handia marrazki bizudunetan oinarrituriko ipuina hartzea, hartara zuen ipuinarekin bat etorriko diren marrazki eta Gif gehiago izango dituzue interneten.
Esaten nizuen bezala, gif-ak bilatzeko egokiena Google-en nahi duzuena jartzea da:
Ej: Gif mariposa
Gif bandera
Gif letras...
edota bestela gif-ak banatzen dituzten webgune batean sartzea. Hemen dihoazkizue ezagunenak:
badakizue bertara sartu kuxkuxeatu eta lehenago edo beranduago nahi duzuena topatuko duzue, zihur!
Nola jaso? Gustoko gif bat topatu duzuenean arratoia bere gainean jarri eta eskuineko botoia sakatu. Bertan aukera askoren artean Guardar imagen como agertuko zaizue, bertan klikatu eta nahi duzuen karpetan jaso. Ondoren Power point-en zaudetenean, imagin normal bat bezala sartu. Insertar- Imagen- Archivo
Hauek ere besteak bezala beranduago edo lehenago agerrarazi ditzakezue. Zuen ipuinaren arabera.
Eta dagoeneko hau dena egin baduzue puntu bakarra geratuko zaizue eztala? Bai soinua sartzea.

Ipuin Multimedia (2)

Hemen jarraitzen dut zuekin ipuin multimediaren sekretu guztiak kontatzeko! Aurrekoan aipatu dizuedan bezala ipuinaren aukeraketa egokia egin behar da, behin ipuina aukeratu dugula berau Power Point formatura pasa behar dugu. BAINA ordenagailuarekin jolasten hasi aurretik zuen ipuina nolakoa izango den ondo pentsatu, hau da zein gidoi jarraituko duzuen, ipuinean hitzez-hitz jartzen duena, zuek asmaturiko elkarrizketak, narratzaile bat bakarrik dagoen ipuina,... Behin hori finkatuxamar duzuela (beti aldaketak egon daitezke) dena ordenagailura pasatzen hasiko gara. Horretarako: - Ipuineko argazkiak eskaneatu eta diskoan gorde.(kontuz, marrazkiek normalean leku asko hartzen dutela!) - Power point-ean badakizue moldatzeko errazena "Plantilla en Blanco" hartzea dela eta bertan marrazkia eta nahi dena sortu. Beraz plantilla horren barruan marrazkiak jarri (Insertar imagen eginaz) eta bere gainean nahi ditugun aldaketa guztiak egin ahal izango ditugu.
  • Elkarrizketak sartu bokadilloen bidez
  • Testua gehitu marrazkiaren inguruan (narratzailearen esanak adibidez)

Marrazki guzti hauei gainera mugimendua eman diezaiekegu, eta oso interesgarria da ematea, askoz ere ipuin biziagoa geratuko baitzaigu!! Ondorengo saioan azalduko dizuet nola jarri mugitzen diren irudiak!

lunes, 15 de enero de 2007

Ipuin Multimedia (1)

Power Point-aren bidez, seguraski dagoeneko ikusiko zenuten bezala, izugarrizko marabillak egin daitezke. Baina beti gure mugak kontutan izan behar ditugu. 1. Pausu garrantzitsua ipuin egokia aukeratzea izango da. Eta betiko galdera zein da egokia? Hor bakoitzak bere gustuekin jokatu behar du, euskal ipuin tradizionalak, makila kixki, lau anaiak... izan daitezke, edota hain ezagunak diren marrazki bizidunetan oinarrituriko ipuinak, Sin Chan, Doraemon, Bratz edota horrelakoak. Momentuan ñoñoak eta gustu gutxikoak iruditu arren gero lana asko erraz dezakete. Kontutan izan zuen gustukoa izan behar duela, zuek egongo baitzerate etengabe hurrengo bi asteetan ipuina behin eta berriz irakurriaz. Nik oso garbi nuen marrazki berezixamarrak nahi nituela eta horregatik jo nuen udal-liburutegira. Zertxobait egunerokotasun horretatik atera ahal izateko. Baina ipuina aukeratzerako garaian ez da bakarrik estetika kontutan izan behar, ondorengo datu hauek ere begiratu behar ditugu:
  • Marrazkiak eta narrazioa separaturik izatea.Hau da, bakoitza orrialde desberdinetan egon daitezela. (Ondoren power-point-ean marrazkiak editatzerakoan errazagoa izan dadin)
  • Kolore biziak eta marrazki garbiak izatea. (Marrazki horiek eskaneatu egin behar baitituzu ordenagailuan sartu ahal izateko)
  • Elkarrizketa pixka bat izatea. (nire iritziz, narratzaileak bakarrik hitz egiten duen ipuina aspergarrixamarra izan daiteke haurrentzat.)
  • Luzera egokia izatea, ez oso luzea ezta oso motza ere.
  • Marrazkiak ahal izanez gero apaisatuan izan daitezela. (Eta hau niri gertatu zitzaidan behin erabakia harturik nuenean eta nire lanarekin oso gustura nengoenean ipuineko marrazkiak bertikalean zirela konturatu nintzen power-pointaren ohiko formatua aldatzen duelarik. Ez da oso oztopo handia baina oztoporik ez baldin badago hobe.

Helburuak

Blog honen helburua zein den garbi eduki behar dugu lehenengo. Hemen nire esperientzi xumea zuen esku jarri nahi dut, lauhilabete gogor batean ikasiriko guztia zuei ere errazean azaldu ahal izateko.Eta hori zertarako Nerek hain ongi azaltzen dizkigun gauzak badira. Ba, beti ere aurrera jo ahal izan dezazuen, eta denbora berdinean gure eta kasu honetan nire laguntzaz urrutiago iritsi ahal izan zaitezten. Hemen azalduko ditudan lanak, power-point bidez eginiko ipuin multimedia eta web orrialdea izango dira. Eta blog-en inguruan laguntzaren bat eman baldin badezaket ere saiatuko naiz. Zer moduzkoa da duzuen ordenagailu manejua? hori garrantzizkoa izango da aurrera jo ahal izateko! beraz, nik beti esango dizuedan bezala, animo!!

Ongi Etorri

Kaixo eta Ongi etorriak denak blog berri honetara. Ikusten ari zareten hau nire lehenengo proba da, nire interneteko birginitatea galtzea bezala. Egia esan lotsa handia ematen du, hemen idazten dudan guztia edonork ikusi ahal izango duela pentsatzea. Azkenean ordea denetara ohitzen gara ezta? Bueno, bada, besterik gabe espero dut gune hau erabilgarri izango zaizuela, baita atsegin eta entretenigarri ere, dena ez dela beti lanean jardutea. Laister arte eta badakizue, gune guztiak ongi kuxkuxeatu!!