Agindu bezala mugimendua duten imagin horiek zer diren eta nola sar ditzakezuen esango dizuet. Zaila dirudien arren tontokeri bat dira, hau da, uste baino askoz ere errazago egingo duzela.
Egokiena zuen ipuinarekin eta marrazki motarekin bat datorren GIFak jartzea duzue onena, horregatik esaten nizuen hasieran agian ez dela txorakeri handia marrazki bizudunetan oinarrituriko ipuina hartzea, hartara zuen ipuinarekin bat etorriko diren marrazki eta Gif gehiago izango dituzue interneten.
Esaten nizuen bezala, gif-ak bilatzeko egokiena Google-en nahi duzuena jartzea da:
Ej: Gif mariposa

Gif bandera
Gif letras...
edota bestela gif-ak banatzen dituzten webgune batean sartzea. Hemen dihoazkizue ezagunenak:
badakizue bertara sartu kuxkuxeatu eta lehenago edo beranduago nahi duzuena topatuko duzue, zihur!
Nola jaso? Gustoko gif bat topatu duzuenean arratoia bere gainean jarri eta eskuineko botoia sakatu. Bertan aukera askoren artean Guardar imagen como agertuko zaizue, bertan klikatu eta nahi duzuen karpetan jaso. Ondoren Power point-en zaudetenean, imagin normal bat bezala sartu. Insertar- Imagen- Archivo
Hauek ere besteak bezala beranduago edo lehenago agerrarazi ditzakezue. Zuen ipuinaren arabera.
Eta dagoeneko hau dena egin baduzue puntu bakarra geratuko zaizue eztala? Bai soinua sartzea.