miércoles, 30 de abril de 2008
Erabakiak hartzen
Kurtsoa aurrera doa, ez zaizkigu bi hilabete besterik gelditzen!!! egia esan bertigo pixka bat ere ematen du.
Eta kurtso bukaera guztietan bezala, lan asko, denbora gutxi eta proiektu gehiegi. Zer egingo diogu!
Urnietako lana ondo doa aurrera, ikasleak nerekin egotera ohitu dira, eta baita ni beraiekin egotera ere, lan pixka bat ere egiten dute! ;) entzungo baliate!!
Eta maiatzera sartzera goazen honetan buruari bueltak ematen ari naiz, ideiak ordenatu nahian. Hau dena zergatik? lan bat eskaini didatelako. Bestea utzi gabe noski! eta bitartean nire magisteritzako lanak hor ditut erdi hasiak, oposaketetara aurkezteko ideia (egia esan aukera handirik ez daukat, beraz ez dakit zertarako) etxe berria emango didate (bai, hau oraindik ez nuen aipatu ezta?) eta zeozer jartzen hasi beharko naiz. Eta errealitatea, dena egiteko denborarik ez daukadala da. Orduan zein egin eta zein alde batera utzi? norbaitek laguntzerik bai? Ea, orain datorren zubi honek ideiak ordenatzeko laguntzen didan eta kontatuko dizuet.
Animo bitartean eta ondo pasa asteburu luzea!
lunes, 14 de abril de 2008
Apirila hasiera gogorra
Hilabetea bete beterik hasi da. Martxo bukaerako nerbiosismo guzti horrek alde egitea pixka bat kostatu zen. Baina ez dago lagunek eta mutilak pazientzi pixka batekin konpondu ez dezaketenik.
Eta horrela hilabete erraza zena zirudiena bat batean bete egin zen.
Aurreko astean, nere Urnietako lanaz aparte Mundaiz ikastetxean ordezkapen bat egiten aritu naiz. Egia esan, azken finean ez nuen jornada osoa baino gehiago lan egiten, baina alde batetik bestera ibili behar izanak eta horretaz gainera klase partikularrak. Gelditu gabe ibili naiz.
Baina ezin naiz kejatu, nere lana gustatu egiten zait eta Mundaizekoak bere alde gogorrak izan dituen arren, disfrutatu egin det. 2.DBHko ikasleei euskara eta gizarte erakusten aritu naiz. Hainbeste ordu beraiekin pasa eta gero (7 ordu astean gela bakoitzarekin) sentsazio onak geratu zaizkit.
Beste alde batetik lehenengo aldiz musika "ematea" tokatu zait. Eta "ematea", aditz bat jartzearren, "egotea" egokiagoa izango zatekeen agian. Ze lanak, erakusten dezun hori kontrolatu egin behar dezula garbia da. Maila xume batean behintzat, eta nik musikataz...
Baina, bueno, astea amaitu da. Lankideak gustora geratu direla uste det, baita ikasleak ere eta nik, ba, esperientzia bat gehiago.
Astebukaeran ilobaren bataioa izan dut. Baina hori beste baterako agian.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)