viernes, 12 de diciembre de 2008

ziklo berri baten hasiera?

ea bada, aurten hemen nabil ea teknologi berri hauei aurre hartzen diedan eta ea probetsugarri egiten zaizkidan. lehenengo saiakera izango da hau ea nola ateratzen den, lehenengoa link-ak sortzea da. AURRERA!

miércoles, 30 de abril de 2008

Erabakiak hartzen

Kurtsoa aurrera doa, ez zaizkigu bi hilabete besterik gelditzen!!! egia esan bertigo pixka bat ere ematen du. Eta kurtso bukaera guztietan bezala, lan asko, denbora gutxi eta proiektu gehiegi. Zer egingo diogu! Urnietako lana ondo doa aurrera, ikasleak nerekin egotera ohitu dira, eta baita ni beraiekin egotera ere, lan pixka bat ere egiten dute! ;) entzungo baliate!! Eta maiatzera sartzera goazen honetan buruari bueltak ematen ari naiz, ideiak ordenatu nahian. Hau dena zergatik? lan bat eskaini didatelako. Bestea utzi gabe noski! eta bitartean nire magisteritzako lanak hor ditut erdi hasiak, oposaketetara aurkezteko ideia (egia esan aukera handirik ez daukat, beraz ez dakit zertarako) etxe berria emango didate (bai, hau oraindik ez nuen aipatu ezta?) eta zeozer jartzen hasi beharko naiz. Eta errealitatea, dena egiteko denborarik ez daukadala da. Orduan zein egin eta zein alde batera utzi? norbaitek laguntzerik bai? Ea, orain datorren zubi honek ideiak ordenatzeko laguntzen didan eta kontatuko dizuet. Animo bitartean eta ondo pasa asteburu luzea!

lunes, 14 de abril de 2008

Apirila hasiera gogorra

Hilabetea bete beterik hasi da. Martxo bukaerako nerbiosismo guzti horrek alde egitea pixka bat kostatu zen. Baina ez dago lagunek eta mutilak pazientzi pixka batekin konpondu ez dezaketenik. Eta horrela hilabete erraza zena zirudiena bat batean bete egin zen. Aurreko astean, nere Urnietako lanaz aparte Mundaiz ikastetxean ordezkapen bat egiten aritu naiz. Egia esan, azken finean ez nuen jornada osoa baino gehiago lan egiten, baina alde batetik bestera ibili behar izanak eta horretaz gainera klase partikularrak. Gelditu gabe ibili naiz. Baina ezin naiz kejatu, nere lana gustatu egiten zait eta Mundaizekoak bere alde gogorrak izan dituen arren, disfrutatu egin det. 2.DBHko ikasleei euskara eta gizarte erakusten aritu naiz. Hainbeste ordu beraiekin pasa eta gero (7 ordu astean gela bakoitzarekin) sentsazio onak geratu zaizkit. Beste alde batetik lehenengo aldiz musika "ematea" tokatu zait. Eta "ematea", aditz bat jartzearren, "egotea" egokiagoa izango zatekeen agian. Ze lanak, erakusten dezun hori kontrolatu egin behar dezula garbia da. Maila xume batean behintzat, eta nik musikataz... Baina, bueno, astea amaitu da. Lankideak gustora geratu direla uste det, baita ikasleak ere eta nik, ba, esperientzia bat gehiago. Astebukaeran ilobaren bataioa izan dut. Baina hori beste baterako agian.

viernes, 28 de marzo de 2008

BERRIZ ERE BUELTAN

Lan baterako sortu nuen blog hau. Eta horrelaxe alde batera utzita eduki det denbora luzean. Aurreko sarrera duela urte bat baino lehenagokoa dela konturatu naiz!! Gehiegi pentsatu gabe, horrelako aukera ez dela galdu behar erabaki dut. Ba al dudan zeozer kontatzeko? bada, ezer berezirik ez. Baina askotan gauza txikietaz osatzen da bizitza. Orain oporretan nago. Irakasle izateak duen gauza onetako bat, baina, egia esan asper asper egina. Eguraldi honekin ezin dut gehiago. Ez du ezertarako balio. Eta hori neri euripean paseatzea gustatzen zaidanik. Edo ajola ez didanik behintzat. Ba, hemen nabil, lan batzuk aurrera atera behar ditudala eta egun osoa ordenagailu aurrean, hala ere, ikusten den bezela edozein eskusa ona iruditzen zait beste zeozetan okupatzeko. Oraingoan blogena zerbait idazten. Ba esaten ari nintzena, lana egin behar dudan honekin, amona ere hospitalean daukat (hobeto dagoela dirudi), gurasoak etxetik paseatzen, eta lagun guztiak lanean eta arratsaldetan ateratzeko nekatuta, ez det ezer egiten. Neretzako planik ederrena, goizean gogor lan egin, goiz bazkaldu eta arratsaldea etxetik kanpora pasatzea izango litzateke. Baina, badakidanez inork ez nauela aterako, bakarrik inora joateko girorik ez dagoela, ba goiza tontokeritan pasatzen dut, eta horrela ez lana aurrera atea eta ezta entretenitu ere. Bueno, nahiko negar egingo nuen egun baterako ;) ni naizen optimistarekin ez da normala horrelako egun bat tokatzea, baina tarteka guk ere deskargatu egin behar dugu! muxu handi bat hau irakurtzen jarri zeratenei. Eta hemendik aurrera gauza entretenigarriagoak kontatuko dizkizuet. Oporrak adibidez. baina hori beste batean.