miércoles, 20 de junio de 2007

Kurtso amaiera

ze azkar pasa den urtea!! ematen du atzo bertan hasi ginela lanean, eta ya ikasleei agur esaten ari gera. Oraindik ez ditut ikasleak erabat ezagutzen eta ya hurrengo urteari begira zein ikasle izango ditudan pentsatzen ari naiz. Askotan esaten det, nik ikastola garaia ez detela oraindik pasa eta urtea neretzako ez dela urtarrilean hasten, irailean baizik, eta modu horretan konturatzerako oporrak!! hurrengo urtean aurten izan dudanaren suerte erdia edukitzen baldin badet nahiko daukat, ikusiko degu nun bukatzen dudan baina ez litzaidake batere inportako honera itzultzea. Ikasle jatorrak, lan ona, soldata hobea eta lankideak ere primerakoak. Orain rutina egina daukadanean... bueno, oraindik bi aste falta zaizkit hemendik, lan asko egin eta dena ongi amaitzeko. Eta gero gerokoak, ikusiko da!